Txoriko
IÑIGO ARITZA
Iñigo Aritza Ikastola kolektiboa, gurasoen irakaskuntza kooperatiba da, bere baitan Olazti, Ziordi, Altsasu eta Urdiaingo ikasleak biltzen dituena, ikastetxe euskalduna, anitza, ez diskriminatzailea eta akonfesionala eta Euskal Herriko ingurune historiko, sozial, politiko ekonomiko eta kulturalean integratua.
Iñigo Aritza Ikastola, ikasleak osotasunean heztea xedetzat duen hezkuntza ikastetxea da, pertsonaren alderdi guztiak kontutan hartuz: oreka emozionala, balore eta jarrera etiko eta sozialen onarpena, prestakuntza intelektuala, garapen fisikoa...
Ikastetxe euskalduna den heinean, bere ikasleak euskara eta euskal kulturaren ezagupen sakonez hornitu nahi ditu, berauekin lotura afektibo sakonak sortuz eta aldi berean inguruko eta mundu zabaleko hizkuntza eta kulturekiko jarrera irekiak sustatuz.
Ikastola ikastetxe irekia, anitza, ez diskriminatzailea da, gizartean ematen diren aldaketa azkarrei eta heziketa premiei egokitzen dakiena, bertaratzen diren ikasleen aniztasunari erantzuteko gai dena bere hezkuntza proiektuan integratuz.
Eztabaida eta koordinazioaren bidez, gure Ikastolak kudeaketa eta funtzionamendu eredu egoki eta eraginkorrak ezarri nahi ditu, hezkuntza komunitateko kide guztien partaidetza sustatuz.
Ekimen sozialetik sorturiko erakundea izaki, Iñigo Aritza Ikastolak gizartean n eraginkorra izan nahi du hezkuntza, euskara eta euskal kulturaren esparruan, eta gainerako ikastolekin batera Euskal Herriko Eskola Nazionala osatu nahi du.
Hizkuntza Proiektua
Zer da?
Ikastolan lantzen diren hizkuntzen irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak era integralean bildu eta, hizkuntzen trataerari koherentzia emango dion tresna da.
Hizkuntz Proiektuak hezkunta komunitateko partaide guztiengan du eragina eta hauen partaidetzaren eta inplikazioaren arabera garatu eta gauzatuko dira bertan jasotzen diren irizpide eta helburuak.
Helburu nagusiak
Ikastolan erabili eta lantzen diren hizkuntzen trataera orokorra zehaztea, hizkuntza bakoitzaren lehentasun, identitate, funtzio eta esparruak bereiziz.
Ikastolak euskararen normalkuntza prozesua bideratzeko, erakundea osatzen duten estamentuen helburu, jarduera eta estrategiak zehaztea.
Ikastolan lantzen diren hizkuntzak era koherentean garatuko dituen hizkuntz curriculumaren marko integratu baten sorkuntza.
Hori guztia lortzeko, metodologia eta estrategien ezarpenerako proiektu globalizatu eta eragingarria eratzea, zeinak euskararen erabileraren aldeko erakarpen eta motibazio jarrera eta portaerak bultzatuko dituen.
ADMINISTRAZIOA
Idazkaritza da ikastolak bai hezkuntza komunitateko kide guztientzat bai kanpoko edozein pertsona edo erakunderentzat berarekin kontaktuan jartzeko, edozein gairen inguruan informazio eskatzeko edota bestelako tramite administratiboak bideratzeko eskura jarri duen zerbitzua.
Besteak beste hauek dira idazkaritzak burutu beharreko eginkizunak:
- Idazkaritzara jotzen duten pertsona zein erakunde guztiei arreta eskaini.
- Beraien esku utzitako matrikula, espediente, beka, dirulaguntza, estatistika eta abarri buruzko agiriak gainbegiratu, ordenatu eta hala behar duenean zuzendu, baita hauek tramitatzea behar dutenean hori ere.
- Ikasle, bazkide eta langileen datuak eta agiriak prestatu,egunean mantendu eta datuen babeserako legeak (LOPD) agindutakoa betetzeaz arduratu.
- Ikastolako kudeaketa ekonomikoa bideratu eta aurrekontuen betetze zuzenaz arduratu.
Telefonoa7faxa: 948562951/948564006
E-posta: inigoaritza@gmail.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario